Ikasys proiektuan hasieratik lanean ibilitako irakasle batekin hitz egiteko zortea izan dugu.
Ongi ikasi dugun bezala Ikasys proiektuan irakasgai ezberdinak daude, horien artean ingelesa.
Ingeleseko irakaslea dugu Itziar, eta Ikasys-i buruz galdetzean hauxe kontatu digu:
"2007.urteko maiatzean, Ikastolen Federazioak proposamen bat luzatu zien ikastolei:
Hurrengo ikasturtetik aurrera ( 07-08 ) ikastoletara "mini ordenagailu portatilak" iritsiko zirela eta, ikasleek, era indibidualean lan egiteko materiala sortzea.
Proiektu erabat berritzailea zen, Europa mailan ezezaguna.
Ikasgaiak hauek ziren:
Matematika
Lengua
Euskara
Ingelesa
Ingurunea.
Ikastolan, ingeleseko mintegia elkartu gintuzten eta eskaintzen baldintza gutxi batzuk eman zizkiguten.
Uda hartan hasi eta abendurarte izango zen eta sorkuntzaren diseinua, planifikazioa eta ariketak sortzea egin behar zen.
Axular lizeoko bi irakasle eskeini ginen, guri beste neska bat elkartu zitzaigun eta taldearen beste ardatza Santo Tomas lizeoko hiru irakasle. Azkenik, federazioko "zuzendaria".
Hasiera izan zen gogorrena, 10mila ariketa inguru sortu behar genituen."

No hay comentarios:
Publicar un comentario