Ikasgai bat gutxiago.
Izerdiak atera dizkigu baina merezi izan du!
Bat gutxiago!!
Animo neskak!!!!
2011/06/29
2011/06/27
2011/06/22
2011/06/21
2011/06/15
2011/06/10
ALDIZKARIAREN ONDORIOAK
Gizarte moderno hau aurrera doan heinean eta edozein lekutan aurki ditzakegun teknologiak aurrera doazen abiadura ikusita, garrantzitsua eta beharrezkoa ikusten dugu teknologia hauek eskoletan aplikatzea, batez ere kasu askotan baliagarriak badira.
Alor honetan irakasleen formakuntza on bat beharrezkoa da gero klaseetan eta ikasgaietan teknologia hauek ahal bezain ongien aplikatzeko. Formakuntza on batek emaitza onak dakarzki, horregatik iruditzen zaigu garrantzitsua lehen pausu hau ongi eramatea. Honelako proiektu berri eta innobatzaile bat aurrera eramateko ( batez ere proiektu bat aplikatzen den lehen aldia denean ) lehen pausuak finkoak izatea garrantzitsua da.
Adibidez, IKT hauen barruan ikasys bezalako proiektu bat eramatea ere garrantzitsua da ikastola guziek materia berbera landu dezaten.Ikastola guztiek proiektu hau modu berberean eraman dezaten. Haur bakoitza ezberdina dela kontutan izanik horrelako programak ikastolako metodologian ezartzea aurrerapausu bat da, gure hezkuntzarako hobekuntza bat.
Materiak digitalizatzea gaur egungo gizarte honek eskura jartzen dizkigun baliabideak aprobetxatzea da, lehen esan dugun bezala gizartea aurrera doan heinean erritmo berdinean ere joan behar da hezkuntza.
Bestalde, aurrerapausu hauek behar bereziak dituzten haurrentzat altxor bat dira, eskolarizazioan aurrera jarraitzeko baliabideak aurkitzen dituztelako eta gainontzekoen erritmoa eramatea errazten dietelako.

2011/05/28
Egile Tresna
Zer da?
Egile tresna bat ikasketa-inguru dinamiko bat sortzeko lan multimedia eta konstruktibista bideratzen duen aplikazioa da.Bere funtzionalitateen artean aipagarriena jarduera eta aplikazio txikiak sortzearen aukera da.Egile tresnek modulu ezberdinez hornitzen gaituzte, beraien bitartez jarduerak antolatu, osagai ezberdinak elkarri lotu eta landu nahi ditugun helburu, ezaguera eta trebetasunak egokitzeko aukerak izango ditugu.
Guk aukeratu dugun Egile Tresna JCLIC izan da.
Jarduera ezberdinak burutzeko balio duen, tresna informatikoez osatuko aplikazioa da: asoziazioak, testuen ariketak, hitz gurutzatuak…
Aplikazio hau, proiektuka azaltzen da eta hauetako bakoitzak, mota desberdinetako ariketak ditu.
Jclic-eko proiektuekin aritzeko, bi modu desberdin daude:
Aplikazio hau, proiektuka azaltzen da eta hauetako bakoitzak, mota desberdinetako ariketak ditu.
Jclic-eko proiektuekin aritzeko, bi modu desberdin daude:
- Jarduerak applet batean ikustaraziz:
Applet bat, web orri batean txertaturik dagoen objektua da. Proiektuak ez dira disko gogorrean gorderik gelditzen: JClic-ek deskargatu, erabili eta azkenik, ezabatu egiten ditu.
- Jarduerak ordenagailuan instalatuz:
JClic-ek ordenagailuko proiektuen liburutegian jarduerak gordetzeko aukera ematen digu. Liburutegia, JClic lehen aldiz martxan jartzean edo proiektu baten lehen instalazioa egitean sortzen da. Liburutegiko proiektuak ikusteko, JClic deskargatu eta instalatu behar da.
Programa hau ingelesez, frantsesez, alemanez, katalanez, euskaraz, gazteleraz eta galegoz eskura daiteke.
Ezaugarriak
Proiektu hau, Clic 3.0 programaren garapena da. Aplikazio didaktikoak sortzeko tresna bat da eta martxan dagoen hamar urteotan asko izan dira bertan parte hartu duten irakasleak. Bertan, kurrikulumeko arlo desberdinak lantzen dira, haur hezkuntzatik hasi eta derrizgorrezko bigarren hezkuntza arte.
Proiektu honen hasierako helburuak hauek dira:
Proiektu honen hasierako helburuak hauek dira:

- Internetetik zuzenean multimedia hezkuntza aplikazioak erabiltzea.
- Clic 3.0 aplikazioekin bateragarritasuna mantentzea.
- Sistema operatibo eta plataforma ezberdinetan bere erabilera posible egitea.
- Datuen biltegirako formatu ireki eta estandar bat erabiltzea.
- Herrialde eta kultura desberdinetako hezitzaileen eta eskolen artean, material elkartrukea eta kooperazioa zabaltzea, programaren eta sortutako jardueren itzulpena eta egokitzapena erraztuz.
- Erabiltzaileen iradokizunak jasotzea.
- Programazio talde ezberdinen arteko lan kooperatiboaz baliatuz, programa zabaltzea.
- Jarduera errazak eta indartsuak sortzea.
Jclic-ek lau osagarri ditu:
● JClic applet: Webgunean aplikazioak ezartzeko aukera ematen du.
● Jclic player: Programa hau instalatuz gero, disko gogorretik ariketak lantzeko aukera izango dugu, interneteko konexioaren beharrik gabe.
● Jclic author: Jarduerak sortzeko, editatzeko eta publikatzeko aukera ematen digu.
● Jclic reports: Haurrek ateratako emaitzei buruzko informazio eta datuak gordetzen ditu.
Taldeko iritzia
Oso egokia iruditu zaigu erraztasunez erabili baitaiteke. Hizkuntza ugari ditu eta gure EUSKARA bultzatzeko ere aukerak eskaintzen ditu, jakin badakigu denok, euskarazko baliabide gutxi ditugula eta ia beti moldaketak egiten ibili behar dela. Bestetik, jarduera motak oso ugariak dira eta haurrak ez aspertzeko ondo pentsaturiko ariketak ditugu programarekin eskura. Haurren ebaluaketa egiteko ere aukera ematen dizkigu Jclik programak. Programa oso eta egoki bezala baloratzen dugu.
2011/05/07
IKASYZ
Ikasys proiektuan hasieratik lanean ibilitako irakasle batekin hitz egiteko zortea izan dugu.
Ongi ikasi dugun bezala Ikasys proiektuan irakasgai ezberdinak daude, horien artean ingelesa.
Ingeleseko irakaslea dugu Itziar, eta Ikasys-i buruz galdetzean hauxe kontatu digu:
"2007.urteko maiatzean, Ikastolen Federazioak proposamen bat luzatu zien ikastolei:
Hurrengo ikasturtetik aurrera ( 07-08 ) ikastoletara "mini ordenagailu portatilak" iritsiko zirela eta, ikasleek, era indibidualean lan egiteko materiala sortzea.
Proiektu erabat berritzailea zen, Europa mailan ezezaguna.
Ikasgaiak hauek ziren:
Matematika
Lengua
Euskara
Ingelesa
Ingurunea.
Ikastolan, ingeleseko mintegia elkartu gintuzten eta eskaintzen baldintza gutxi batzuk eman zizkiguten.
Uda hartan hasi eta abendurarte izango zen eta sorkuntzaren diseinua, planifikazioa eta ariketak sortzea egin behar zen.
Axular lizeoko bi irakasle eskeini ginen, guri beste neska bat elkartu zitzaigun eta taldearen beste ardatza Santo Tomas lizeoko hiru irakasle. Azkenik, federazioko "zuzendaria".
Hasiera izan zen gogorrena, 10mila ariketa inguru sortu behar genituen."

2011/04/27
ESKOLA 2.O II. BATZARRA
Kongresuaren web orrialdean Escuela 2.0 programa zabaldu zenetik, ikasgela-digitaletan garatu diren hainbat esperientzia ikus daiteke. Horrez gain, hiru egun horietan emandako guztia (hitzaldiak, mahai-inguruak …) mediatekan eta Twitterren (#escuela20 –kin) dago ikusgai.
Euskaditik hiru esperientzia eraman ziren: IKTen erabilpena DBHn Debako Mendata institutuko Itziar Nabarro eta Iñigo Sorazu irakasleen eskutik, EKILIKUO! II Olinpiada, garapen mentala logiko-matematikoa sustatzen Aretxabaletako Kurtzebarri institutuko Carlos Uranga irakaslearen eskutik eta Hizkuntzaren sekretuaren bila Eskoriatzako Luis Ezeiza Herri Ikastetxeko Asier Garate eta Edurne Narzabal irakasleen eskutik.
2011/04/20
Oporrak gainean ditugu!!
Eguraldi ona gurekin dugu, denbora librea, hondartzara joateko aukera, parrandarako gogoa... hauek denak egiteko aukera dugu baina lasai, gure aldizkaria ere laister izango duzue ikusgai!
Ondo pasa egun hauek!!
Ondo pasa egun hauek!!
2011/04/19
Bloga sortuz
Azkenean jaio da gure bloga!! orain saltsan sartu eta gauzak zintzilikatzeari ekingo diogu. Ea nola doakigun.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)