2011/04/27

WEB 1.0-tik 3.0-ra

ESKOLA 2.O II. BATZARRA


Escuela 2.0 II. kongresua ospatu berri da Zaragozan apirilaren 13, 14 eta 15ean. Kongresu honen xedea izan da Escuela 2.0 programako irakasle partehartzaileen, autonomia erkideetako arduradunen eta IKT hezkuntza eragileen topagune gertatzea.

Kongresuaren web orrialdean Escuela 2.0 programa zabaldu zenetik, ikasgela-digitaletan garatu diren hainbat esperientzia ikus daiteke. Horrez gain, hiru egun horietan emandako guztia (hitzaldiak, mahai-inguruak …) mediatekan eta Twitterren (#escuela20 –kin) dago ikusgai.

Euskaditik hiru esperientzia eraman ziren: IKTen erabilpena DBHn Debako Mendata institutuko Itziar Nabarro eta Iñigo Sorazu irakasleen eskutik, EKILIKUO! II Olinpiada, garapen mentala logiko-matematikoa sustatzen Aretxabaletako Kurtzebarri institutuko Carlos Uranga irakaslearen eskutik eta Hizkuntzaren sekretuaren bila Eskoriatzako Luis Ezeiza Herri Ikastetxeko Asier Garate eta Edurne Narzabal irakasleen eskutik.


Aurkeztutako 50 baino gehiago esperientzien artean, kongresu-kideek saritutakoak aipatu nahi ditugu: “Escuela 2.0 en el aula y en las aulas de un IES” IES Zaurín de Ateca (Zaragoza), “El Lloreu 2.0 el blog de 5º y 6º” CP El Lloreu-Gijón, Las Competencias en un aula TIC CP Valdáliga (Cantabria), Vedoque herramientas y contenidos digitales (Murcia) La Escuela 2.0 como agente para el cambio de modelo de centro de secundaria IES Itaca de Tomares (Sevilla)…