2011/05/28

Egile Tresna


Zer da?

Egile tresna bat ikasketa-inguru dinamiko bat sortzeko lan multimedia eta konstruktibista bideratzen duen aplikazioa da.Bere funtzionalitateen artean aipagarriena jarduera eta aplikazio txikiak sortzearen aukera da.Egile tresnek modulu ezberdinez hornitzen gaituzte, beraien bitartez jarduerak antolatu, osagai ezberdinak elkarri lotu eta landu nahi ditugun helburu, ezaguera eta trebetasunak egokitzeko aukerak izango ditugu.
 
Guk aukeratu dugun Egile Tresna JCLIC izan da.

Jarduera ezberdinak burutzeko balio duen, tresna informatikoez osatuko aplikazioa da: asoziazioak, testuen ariketak, hitz gurutzatuak…
Aplikazio hau, proiektuka azaltzen da eta hauetako bakoitzak, mota desberdinetako ariketak ditu.
Jclic-eko proiektuekin aritzeko, bi modu desberdin daude:

  • Jarduerak applet batean ikustaraziz:

Applet bat, web orri batean txertaturik dagoen objektua da. Proiektuak ez dira disko gogorrean gorderik gelditzen: JClic-ek deskargatu, erabili eta azkenik, ezabatu egiten ditu.

  • Jarduerak ordenagailuan instalatuz:

JClic-ek ordenagailuko proiektuen liburutegian jarduerak gordetzeko aukera ematen digu. Liburutegia, JClic lehen aldiz martxan jartzean edo proiektu baten lehen instalazioa egitean sortzen da. Liburutegiko proiektuak ikusteko, JClic deskargatu eta instalatu behar da.

Programa hau ingelesez, frantsesez, alemanez, katalanez, euskaraz, gazteleraz eta galegoz eskura daiteke.

Ezaugarriak

Proiektu hau, Clic 3.0 programaren garapena da. Aplikazio didaktikoak sortzeko tresna bat da eta martxan dagoen hamar urteotan asko izan dira bertan parte hartu duten irakasleak. Bertan, kurrikulumeko arlo desberdinak lantzen dira, haur hezkuntzatik hasi eta derrizgorrezko bigarren hezkuntza arte. 
Proiektu honen hasierako helburuak hauek dira:

- Internetetik zuzenean multimedia hezkuntza aplikazioak erabiltzea.
- Clic 3.0 aplikazioekin bateragarritasuna mantentzea.
- Sistema operatibo eta plataforma ezberdinetan bere erabilera posible egitea.
- Datuen biltegirako formatu ireki eta estandar bat erabiltzea.
- Herrialde eta kultura desberdinetako hezitzaileen eta eskolen artean, material elkartrukea eta kooperazioa zabaltzea, programaren eta sortutako jardueren itzulpena eta egokitzapena erraztuz.
- Erabiltzaileen iradokizunak jasotzea.
- Programazio talde ezberdinen arteko lan kooperatiboaz baliatuz, programa zabaltzea.
- Jarduera errazak eta indartsuak sortzea.

Jclic-ek lau osagarri ditu:

● JClic applet: Webgunean aplikazioak ezartzeko aukera ematen du.
● Jclic player: Programa hau instalatuz gero, disko gogorretik ariketak lantzeko aukera izango dugu, interneteko konexioaren beharrik gabe.
● Jclic author: Jarduerak sortzeko, editatzeko eta publikatzeko aukera ematen digu.
● Jclic reports: Haurrek ateratako emaitzei buruzko informazio eta datuak gordetzen ditu. 

Taldeko iritzia

Oso egokia iruditu zaigu erraztasunez erabili baitaiteke. Hizkuntza ugari ditu eta gure EUSKARA bultzatzeko ere aukerak eskaintzen ditu, jakin badakigu denok, euskarazko baliabide gutxi ditugula eta ia beti moldaketak egiten ibili behar dela. Bestetik, jarduera motak oso ugariak dira eta haurrak ez aspertzeko ondo pentsaturiko ariketak ditugu programarekin eskura. Haurren ebaluaketa egiteko ere aukera ematen dizkigu Jclik programak. Programa oso eta egoki bezala baloratzen dugu.